Maisons du Monde

Maisons du Mondek, bidaiatzeko gonbidapen paregabe moduan, mundu osoko objektu eta altzarien aukeraketa zabala eskaintzen dizu.

Mahai eta sukaldeko tresneria, ehunezko produktuak, luminariak, aromak, kandela eta argimutilak, objektu artistikoak edo altzariak… Maisons du Monderen denda bakoitzak zure dekorazio propioa sortzen laguntzen dizu, eraginak eta koloreak konbinatuz. Txina, India, Afrika edo Maroko dira konbina ditzakezun lur eta giro desberdinak, zure barneko dekorazioa ez dadin izan beste ezeinen modukoa, desberdina baizik.

Maisons du Monden, tematikak etengabe berriztatzen dira sasoi bakoitzean; harritu egingo zara aste bakoitzean gure dendetan eta webgunean eskura dauden nobedadeak ikustean. Moda, kalea eta bidaiak inspirazio-iturritzat hartuta, gure estilistek gaurko joeren bidetik doazen produktuak sortzen dituzte, beste inon aurkituko ez dituzun produktuak.
Zatoz gure dendetara begiratu bat ematera eta inspira zaitez gure ideietan… Maisons du Mondek helburu bakarra du: zeure estilo propioa asmatzen laguntzea!

Compartir en: